Emaitzak

Web-orri honetan, proiektuak iraungo dituen hiru urteetan COMBI partzuergoak garatuko dituen Produktu Intelektualen (PI) berri aurkituko duzu:

 

PI1 – Beharren analisia

COMBI taldeak beharren analisia egingo du hainbat herrialdetan, bi helbururekin:

  1. lan-testuinguru eleaniztunetan tokiko hizkuntzen komunikazio-beharretan dagoen hutsuneari buruzko informazioa biltzea eta aztertzea (esate batera, osasun-arretaren sektorean eta adineko pertsonen zaintzan)
  2. hutsune hori gainditzea, ekintza-plan egokia erabilita; horretarako, alderdi hauek hartuko dira kontuan: komunikazio-gaitasunak hobetzea, praktikak trukatzea eta irakasleek COMBI taldearen laguntzarekin beren programa didaktikoan txerta ditzaketen ekintza-planak garatzea

READ NOW

PI2 – Irakasleak Trebatzeko Kita (ITK)

Hainbat diziplina kontuan hartuta hizkuntzak ikasteko behar diren jarraibideak jasoko dituen gidaliburu bat izango da, eta bost zati izango ditu:

  1. lan-testuinguruko eta lan-merkatuko komunikazio-beharrak bildu eta aztertzeko baliabideak
  2. Ikaskuntza-prozesua hainbat diziplinatatik lantzeko baliabideak (soziolinguistika, estrategia, psikologia, kultura)
  3. adineko pertsonen zaintzaren alorreko hainbat diziplinatan oinarritutako deskribapen eta ariketak
  4. ikastaroen planifikazioa, hainbat diziplinatan oinarritua
  5. askotariko ebaluazio-tresnak

 

PI4 – Moduluak

Moduluetan jasoko diren gaien artean, honako hauek daude:

  1. Lan-testuinguruko eta lan-merkatuko komunikazio-beharrak eta komunikazio-elementuak bildu eta aztertzeko baliabideak
  2. Ikaskuntza-prozesua hainbat diziplinatatik garatzeko baliabideak (soziolinguistika, estrategia, psikologia, kultura)
  3. Adineko pertsonen zaintzaren alorreko hainbat diziplinatan oinarritutako deskribapen eta ariketak
  4. Ikastaroen planifikazioa, hainbat diziplinatan oinarritua
  5. Askotariko ebaluazio-tresnak
  6. Jardunbide egokiak, Europa mailan zabaldu daitezkeenak (aztergai ditugun alorretako politikak garatzeaz arduratzen diren autoritateei zuzenduak)
  7. Osasun-arretaren sektorean / adineko pertsonen zaintzan lan egiten duten migratzaileei zuzendutako baliabideak

 

PI5 – Jarraibideak eta jardunbide egokiak: lan-testuinguru eleaniztunetarako jardunbide egokien bide-orria

Bide-orrian proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak jasoko dira. Horretarako, proiektuaren hasieran sortutako sarearen eta aditu-taldearen laguntza izango dugu, eta bereziki lagungarria izango da honako alor hauetako politikak garatzen dituzten kideentzat:

  1. hizkuntza-aniztasuna, enplegua eta gizarte-gaiak, osasun-arreta eta
  2. zaintzaren alorrean helduei zuzendutako lanbide-hezkuntzako irakasleak eta helduei zuzendutako hizkuntza-irakaskuntzako irakasleak.