COMBI proiektuaren baitan egindako azterketa batek frogatu berri digu hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetan, ez direla hizkuntza horiek sistematikoki irakasten adinekoen zaintzaren arloan (edo osasungintzako zerbitzuetan).

COMBI Partzuergoak Europako Legebiltzarreko Batzordean aurkeztu zuen gaia. Europar Erkidegoan hizkuntza gutxituen arloan egin beharko liratekeen pausoen inguruan hausnartzeko.

Aurkezpena martxoaren 15ean izan zen, eta COMBIko bi ordezkari izan ziren bertan; Petra Elser eta Arantza Lekuona. Azken hori COMBIko Aholku Batzordeko partaidea eta KABiAko ordezkaria da. Web orrian bertan duzu aurkezpen garrantzitsu horri buruzko argazki eta testuak ikusteko aukera.