Arantza Lekuona Kabia foru organismo autonomoko gerentea da 2015.urtetik.
Zientzia politikan eta soziologian lizentziatua da eta hainbat graduondoko egin ditu (Administrazio Publiko eta Gobernua eta Azterketa Politiko Konparatua Graduondokoak; Giza Eskubideetan eta Datu Babesa eta Pribatutasunean Aditu Tituluak).
Bere ibilbide profesionalaren hasieran ikerketa eta unibertsitate irakaskuntzan ibili zen. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) bekaduna izan zen bi ikasturtetan (1995-1997); eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea izan zen (1998-2001).
2001an Donostiako Udalean hasi zen lanean enplegu eta prestakuntza teknikari lanpostuan. Ordutik, bere ibilbide profesionala administrazio publikoan bideratu du, 2007tik Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioa delarik. Urte horietan betetako lanpostuak teknikari eta arduradun lanpostuak izan dira. Eusko Jaurlaritzan 2003-2004 urte bitartean egon zen lanean, eta 2004tik Gipuzkoako Foru Aldundian: kudeaketa sozialeko erdi mailako teknikaria (2004-2007), plangintza eta sistemak goi teknikaria (2007-2012), Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zerbitzuburua (2012-2015) eta, azkenik, Kabia foru organismo autonomoko gerentea 2015etik.
Kabia, Gipuzkoako Foru Aldundiko organismo publiko bat da, Gizarte Politika Departamentura atxikitakoa; bere misioa honakoa da: mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei bere ardurapean dauden egoitzetan eta eguneko zentroetan kalitatezko zaintza, arreta integrala eta pertsonalizatua ematea, erabiltzaileen beharrei erantzuteko eta bere eskubideak bermatuz. Horren arabera, hizkuntza berdintasunari dagokionez, Kabiak bere jardueran ondorengo irizpide nagusiak erabiliko ditu: zerbitzu hizkuntza erabiltzaileek hautatutakoa izango da, beti ere, era proaktiboan euskararen erabilera sustatuko delarik; lan hizkuntza nagusiki euskara izango da.