Web-orri honetan, proiektuak iraungo dituen hiru urteetan COMBI partzuergoak garatuko dituen Produktu Intelektualen (PI) berri aurkituko duzu:

PI1 – Beharren analisia

COMBI taldeak beharren analisia egingo du hainbat herrialdetan, bi helbururekin:

1) lan-testuinguru eleaniztunetan tokiko hizkuntzen komunikazio-beharretan dagoen hutsuneari buruzko informazioa biltzea eta aztertzea (esate batera, osasun-arretaren sektorean eta adineko pertsonen zaintzan)
2) hutsune hori gainditzea, ekintza-plan egokia erabilita; horretarako, alderdi hauek hartuko dira kontuan: komunikazio-gaitasunak hobetzea, praktikak trukatzea eta irakasleek COMBI taldearen laguntzarekin beren programa didaktikoan txerta ditzaketen ekintza-planak garatzea

 

READ NOWEnglish – Italian | Short versionEnglish – Cymraeg – Dutch – Spanish

 


PI2 – Irakasleak Trebatzeko Kita (ITK)

Hainbat diziplina kontuan hartuta hizkuntzak ikasteko behar diren jarraibideak jasoko dituen gidaliburu bat izango da, eta bost zati izango ditu:
1) lan-testuinguruko eta lan-merkatuko komunikazio-beharrak bildu eta aztertzeko baliabideak
2) Ikaskuntza-prozesua hainbat diziplinatatik lantzeko baliabideak (soziolinguistika, estrategia, psikologia, kultura)
3) adineko pertsonen zaintzaren alorreko hainbat diziplinatan oinarritutako deskribapen eta ariketak
4) ikastaroen planifikazioa, hainbat diziplinatan oinarritua
5) askotariko ebaluazio-tresnak

READ NOWEnglish – Basque – Dutch – Italian – Spanish – Welsh

 


PI4 – Moduluak

Moduluetan jasoko diren gaien artean, honako hauek daude:
1) Lan-testuinguruko eta lan-merkatuko komunikazio-beharrak eta komunikazio-elementuak bildu eta aztertzeko baliabideak
2) Ikaskuntza-prozesua hainbat diziplinatatik garatzeko baliabideak (soziolinguistika, estrategia, psikologia, kultura)
3) Adineko pertsonen zaintzaren alorreko hainbat diziplinatan oinarritutako deskribapen eta ariketak
4) Ikastaroen planifikazioa, hainbat diziplinatan oinarritua
5) Askotariko ebaluazio-tresnak
6) Jardunbide egokiak, Europa mailan zabaldu daitezkeenak (aztergai ditugun alorretako politikak garatzeaz arduratzen diren autoritateei zuzenduak)
7) Osasun-arretaren sektorean / adineko pertsonen zaintzan lan egiten duten migratzaileei zuzendutako baliabideak

ACCESS THE COURSE NOW


PI5 – Jarraibideak eta jardunbide egokiak: lan-testuinguru eleaniztunetarako jardunbide egokien bide-orria

Bide-orrian proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak jasoko dira. Horretarako, proiektuaren hasieran sortutako sarearen eta aditu-taldearen laguntza izango dugu, eta bereziki lagungarria izango da honako alor hauetako politikak garatzen dituzten kideentzat:
1) hizkuntza-aniztasuna, enplegua eta gizarte-gaiak, osasun-arreta eta
2) zaintzaren alorrean helduei zuzendutako lanbide-hezkuntzako irakasleak eta helduei zuzendutako hizkuntza-irakaskuntzako irakasleak.

 

READ NOW Dutch – English – Finnish – Spanish – Italian – Welsh