Proiektua

“Migratzaileek eta desabantaila egoeran dauden ikasleek testuinguru elebidunetan lan egiteko gaitasun komunikatiboak” COMBI proiektuaren helburua da praktika berritzaile inklusiboak eta lantokian eskatzen diren hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunak hobetzeko metodoak garatzea. Proiektuak Europako hizkuntza-aniztasuna hartzen du kontuan.

Helburuak

Metodo honen xedea da migratzaileek (eta hizkuntza gutxitua menperatzen ez dutenek) lanerako oinarrizko hizkuntza gaitasunak bereganatzea, hizkuntzaren eremu guztiak menperatu behar izan gabe. Horretarako irakaskuntza metodo proaktiboak eta berritzaileak garatuko dira.

Jarduerak

  • Proiektuaren xede diren sektoreen hezkuntza premiak aztertu
  • Praktika moduluak garatu
  • Praktika pilotuak egin
  • Ekitaldi hedatzaileak antolatu proiektuaren emaitzak zabaltzeko

Xede-taldeak

  • Zaintza sanitarioaren arloko lanbide heziketako eta lanbide prestakuntzako irakasleak, eta bertako hizkuntzaren irakasleak
  • Ikerketa-, zientzia- eta hezkuntza-arloetako erakundeak
  • Zaintza sanitarioaren alorreko langile migratzaileak (eta bertako hizkuntza menperatzen ez dutenak)Hizkuntza-aniztasunaz, migratzaileez, lanaz eta zaintza sanitarioaz arduratzen diren erakundeak, erakunde politikoak eta hizkuntza-politiken arduradunak
  • Enpresak -bereziki adineko zaintzan espezializatutako enpresa pribatuak-eta zahar-egoitzen zuzendariak.

Erakunde finantzatzailea

EACEA, Erasmus+ KA2 Helduen Hezkuntzako  Elkarte Estrategikoak

Proiektuaren iraupena: 2016/09/01– 2019/08/31