Zein dira desbantaila egoera dauden adineko pertsonak gizartean barneratzeko estrategiak?

Nola lagundu migratzaileei lan-arloan komunikazio-gaitasunak garatzen?

COMBI ikastaro pilotua 2018ko otsailaren 5ean hasi zen Urnietan. Ikastaroa Banaiz Bagara eta Elhuyarrek (COMBIKo Euskal Herriko bi bazkidek) antolatu zuten.

Ikastaroaren helburua COMBIn diseinatutako gidaliburuko tresna eta erremintak probatu eta egokitzapen egokiak egitea zen, eta baita gidaliburuan jasotzen den metodologia probatzea ere. Saio pilotu hauek helduen zaintzan lan egin edo egiten duten migratzaileekin egin dira.

Elhuyar Aholkularitzako Ana Labakak egin zituen lehen eta azken eguneko ebaluazioak.

Lehen egunean, hiru lagunek hartu zuten parte ikastaroan: helduen zaintzan lan egiten duten bi emakume kubatarrek eta Extremadurako emakume batek. Azken hau eguneko zentru batean borondatezko langilea da.

Bigarren egunean, bete hiru ikaslek hasi zuten ikastaroa:

Liseth (Nikaragua), azken 7 urteotan zaintzaile-lanak egiten dituena.

Mary (Nigeria), goizean gaztelania ikasten dabil Helduen Irakaskuntzan. Lehendik ere Banaiz Bagarak iaz eman zuenikastaroetan parte hartu zuen. Euskararekin oso motibatua dago, baina arazoak ditu gaztelania idazteko eta irakurtzeko. Hauxe da, hain zuzen ere, COMBI proiektuko ikasleen perfil egokia,

Lali (Peru). Zaintzaile agiria dauka eta datorren urtetik aurrera zahar-egoitza eta enpresetan euskararen hizkuntza-eskakizuna eskatuko dutenez, urrian Euskaltegian hasiko da euskara ikasten, baina aurretik aukera hau aprobetxatu nahi izan du.

Ikastaroa 20 orduko izan da eta COMBIn diseinatutako hainbat material erabili dira. Balorazioa positiboa izan da oso.