Taliesin Create, Swanseako Unibertsitatea

2019ko apirilaren 12a

Gonbidapena

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Gales Departamentuko Swansea Unibertsitateak antolatutako COMBI proiektuaren amaierako jardunaldira. COMBI Europako funtsekin lagundutako proiektua da; bi hizkuntza edo gehiago dituzten herrialdeetan migratzaileek behar dituzten komunikazio-beharrei buruzko proiektua, hain zuzen ere. Jardunaldi honetan proiektuaren amaierako produktuak aurkeztuko dira eta, bide batez, migratzaileen hizkuntza-ikaskuntzaren eta lan-leku eleaniztunetako irakaskuntzari buruzko kontzientziazioa bultzatuko du, bereziki ingurune elebidunetan dauden zaintza-zerbitzuetan.

Horretaz gain, jardunaldi honetan, arlo hauetako ikerketak eta praktikak ezagutzeko aukera izango da. Hizlarien artean hauek aipa ditzakegu:

  • Meri Huws, Gales hizkuntzaren komisarioa (2012-2019).
  • Dr Gwerfyl Roberts, LLAIS Ikerketa Zentroko Zuzendari-ordea, gaur egun arreta-zerbitzuetan eta osasungintzan galesaren inguruan lan egiten duena.
  • Sari Pöyhönen, Jyväskylä Unibertsitateko hizkuntzalaritza aplikatuko irakaslea, Finlandiako komunitate suediarrean hizkuntzen irakaskuntzan, politiketan eta migrazioan espezialista.

Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, jar zaitez, mesedez, harremanetan Galesko Unibertsitateko ordezkariarekin: Gwennan Higham, g.e.higham@swansea.ac.uk