“Migratzaileek eta desabantaila egoeran dauden ikasleek testuinguru elebidunetan lan egiteko gaitasun komunikatiboak” izeneko proiektuak (COMBI proiektua) ekitaldi biderkatzaile bat antolatuko du Palermon (Italia), 2018ko ekainaren 12an. Proiektu honetan bost herrialdetako sei erakundek parte hartzen dute: Fryske Akademy (koordinatzailea; Frisia, Herbehereak), Elhuyar-Zubize (Euskal Herria), Banaiz Bagara (Euskal Herria), Axxell Utbildning AB (Finlandia), Swansea Unibertsitatea (Gales, Erresuma Batua), Centro per lo Sviluppo Creativo “Danilo Dolci” (Sizilia, Italia). COMBI proiektuaren xedea da praktika berritzaile inklusiboak eta lantokian eskatzen diren hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunak hobetzeko metodoak garatzea. Helburua ez da bi hizkuntza edo gehiagoren eremu guztiak menperatzea, ezpada bermatzea tokiko hizkuntza kontuan hartzen dela lanerako oinarrizko komunikazio-gaitasunak eskuratzean. Palermon egingo den jardunaldian, proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira. Hasteko, Swansea Unibertsitateko Gwennan Higham-ek proiektuaren lehen emaitza aurkeztuko du: “PI1: Beharrak aztertzea eta jardunbide egokiak biltzea”. Bigarrenik, Petra Elser-ek eta Ana Labaka-k “PI2: Irakasleak Trebatzeko Kita” aurkeztuko dute. Hirugarrenik, Finlandiako Axxell erakundeko Elina Tuomikoski eta Jutta Kosola-k “PI4: Moduluen garapena” aurkeztuko dute. Amaitzeko, Fryske Akademy erakundeko Johanneke Buning-ek “PI6: Jarraibideak eta jardunbide egokiak: lan-testuinguru eleaniztunetarako jardunbide gokien bide-orria” aurkeztuko du. Hizlari berezi bat ere izango da, Cardiff Unibertsitateko Christina Wagoner Doktorea; doktore-tesia egiteko, gutxiengoaren hizkuntzak eta osasun-arreta aztertu ditu Galesen, eta ikerketa-lan horren emaitza aurkeztuko du: “Hizkuntza-gaitasunaren eraikuntza Galesko osasun-arretaren eta gizarte-arretaren sektoreetan”. Arratsaldean, nazioarteko hizlariek eta parte-hartzaileek mahai-inguru batean eta saio paraleloetan parte hartzeko aukera izango dute, eta gutxiengoaren hizkuntzaren ikaskuntza/irakaskuntzarekin eta migratzaileen gizarteratzearekin (batez ere, osasun-arretaren sektorean dihardutenak) zerikusia duten ideiak eta iritziak trukatu ahal izango dituzte. COMBI proiektuak Palermon egingo duen jardunaldi biderkatzailean parte hartu nahi baduzu, idatzi, mesedez, helbide honetara: dario.ferrante@danilodolci.org